irteerak:


LARRAUNgo Harana
(0 km = 0 min)
Ainitzinako Plazaola trenaren erdigunean, Larraungo haranak landareri berde eta hostotsua dirau urte guztian: haran barrutian gaztainondo eta hariztiak aurkitzen dira, gaindegietan berriz, pagadiak dira nagusi. Inguru honetan, arkitektura sendoko herri nahiz baserri anitz aurkitzen dira. Aralar mendizerraren magalean finkatuta dago. Trikuharrien bidea, Larraspil edota Larraungo sorburuak bisitariak Nafarroako lurralde berezienetako batera barneratzen dituzte
Maila administratiboa: Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz-Lezaeta, Baribar, Etxarri, Errazkin, Gorriti, Uitzi, Iribas, Madotz, Mugiro eta Oderitz kontzejuz osatutako udalerria.
ursailaren aniztasuna bere berezitasun garrantzitsuenetakoa da. Aniztasun hidrografikoa: IM-a Araxes ibaiak hezatzen du, Orioko ibaiadar denak, Kantauri itsasorantz eta gaineko lurrak, Larraun ibaiaren bitartez, Arakil ibaiadar dena, Mediterraneo itsasorantz. Eta batez ere, aniztasun geomorfologikoa...
www.larraun.com - www.plazaola.org




PLAZAOLAren Natur Bidea
(4 km = 5 min Lekunberriko sarrera)
914tik 1953ra, Iruñea Donostiarekin lotu zuen lehenbiziko trenbidearen kilometro batzuk egokitu ditu Plazaolaren Natur Bideak. Inguru horretako Turismo eta Informazio Bulegoa Lekunberriko geltoki zaharberrituan dago. Herria Iruñetik 34 kilometrora dago. Bagoi txikia bisitatzen baduzu, Plazaolaren egun handi haietara joanen zaizu gogoa, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako testu ederren bidez. Geltokitik bertatik abiatzen dira turistek gehien egiten dituzten bide tarteak: Mugirora doan 2 kilometroko ibilaldia eta Uitzi baino lehentxeago bukatzen den 5 kilometroko ibilbidea. Natur Bidearen 7 kilometro horiek oinez, txirrindulaz edo zaldiz egin daitezke, ez da aldapa pikorik eta era askotako paisaiak zeharkatzen ditu, den-denak berdeak. Ibilaldia Uitziko tunel luzearen sarreran bukatzen da. 2,6 kilometroko tunel luzea da eta oraindik moldatu gabe dago. Bestaldean, 12 kilometro egokitu dira Leitza inguruetan eta, 14 tunelen bidez, bidea Gipuzkoaraino iristen da, zehazki Andoain herriraino. Plazaolaren Natur...
www.turismo.navarra.es - www.plazaola.org


ARALARko San MIGEL
(20 km = 26 min)
Mila urtetik gorako historia duen santutegia da San Miguel in Excelsis, Aralar mendian eraikia, Artxuetako tontorraren ondoan. Kasko horretatik ikuspegi zabala bezain ederra dago, ikusgarria benetan. Barnean, erretaula erromaniko bat aurkituko duzu, Europako esmaltegintzaren lanik gorena. Lekua herensugea eta Teodosio Goñikoaren elezaharraz mintzatuko zaizu, iragan karolingiarraz, trikuharrien behinolako garaiez. Iraganeko eraikuntza horiek hantxe segitzen dute zelai eta pagadi ederren artean barreiaturik. San Migel santutegia hiru...
www.turismo.navarra.es


ARALAR Mendia
(18 km = 23 min)
Aralar mendiak luze-zabalera handia du. Zehazki, 208 kilometro karratu hartzen ditu Nafarroako ipar-mendebaldean eta Gipuzkoako hego-ekialdean. Aralar mendira Larraunetik edo Sakanatik joanen gara eta leku ezin hobea da mendizaleentzat: harkaitzak tartekaturik daude belar-soroen, bazkalekuen eta pagadi ederren artean, ez baitugu ahaztu behar gune karstikoan gaudela.
Aralarren bada zer egin handia: ibilaldi lasaiak, igoera txikiak, trikuharriak bilatu, Larraun errekaren iturburua ikusi, elezaharrak entzun, Astizkoak bezalako kobazuloetan sartu edo, besterik gabe, San Migel Santutegitik ikusten den ikuspegi zoragarria gozatu. Larraun aldeko hainbat herritatik iritsiko gara Aralar mendira, iparraldetik joatekotan: Lekunberri, Iribas edo Astitz. Eta, hegoaldetik joatera, Uharte-Arakiletik abiatuko gara.
Aralarren baso ederrak daude eta bazkaleku mardulak. Hori dela eta, balio handi-handia du naturaren aldetik: pagoak, haritzak eta hurritzak zut ageri dira bazkalekuen ondoan eta latxa ardiak, behorrak eta zaldiak lasai dabiltza hara eta hona. Natura ardatz nagusia bada ere, harriak ere gauza asko utzi dizkigu...
www.turismo.navarra.es


ULTZAMA Ibarra
(6 km = 10 min)
Mendian oinez ibili, milaka urteko oihanean galdu, haritzen artean golfean aritu, zaldiz ibili edo gaztanbera (mamia) goxo horietako bat dastatu... Bada, inon egin al daiteke hori guztia batera? Bai, berdetasunaren hamaika tonuk mila ñabarduraz zipriztintzen dituzten belar-soroz eta oihanez beteriko ibar gozo batean; ibar horretako herri guztietan badaude etxe handiak eta lorez mukuru jantzitako balkoi zabalak, eta denak dira pintzelak arretaz eta fineziaz trazatu dituen herri txikiak. Horra Ultzama, Nafarroako txoko lasaia. Bere paisaiek liluratuko zaituzte eta bere sukaldaritza bikainak bete eginen zaitu, bertako haragi eta zizak goxoak dastatzerakoan. Ultzama izeneko ibarra Iruñetik 25 kilometrora dago, Nafarroako ipar-mendebaldean. Larraintzar da bere herri nagusia. Ametsezko ibarra da, nonahi daude belar-soro berdeak, hariztiz eta pagadiz inguratua dago, bai eta estetika txukun-txukuna duten herri txikiz zipriztindua ere. Merezi du herriz herri ibili eta bi isurialdeko...
www.turismo.navarra.es


URBASA-ANDIA Parke Naturala
(50 km = 35 min)
Urbasa mendia Nafarroa atlantikoaren eta mediterraneoaren artean dago. Andia mendiarekin batera, parke natural zabal-zabala osatzen du Foru Komunitatearen mendebaldean.
Belar-soroak eta pagadi hostotsuak txandaka ageri dira paisaia eder-eder horretan. Meseta handia bezalakoa da, eta hegoaldeko ertz zorrotzak goitik behera erotzen dira bat-batean Ameskoa gainean. Toki horretan, naturak berak behatoki ikusgarria sortu du Urederraren iturburuaren zirkuaren gainean.
Zatoz inguru honetako informazio zentroetara, aisiarako eremuetara eta seinalez bidez markaturiko bidexka errazetara. Horixe izanen baita baso eta harkaitzen edertasuna gozatu, hemengo megalitoak ikusi eta ehiztariek, artzainek, egurketariek eta ikazkinek parajeotan mendez mende izan duten bizimodua ezagutzeko modurik onena.
Nafarroako mendebaldean dagoen meseta harrigarri honetan jendea bizi zen duela 100.000 urte jadanik; horren erakusgarri dira mendian barreiaturik dauden trikuharriak, iruinarriak eta harrespilak. Geroagoko mendeetan, gizakiak inguru honetako...
www.turismo.navarra.es
www.parquedeurbasa.es