nola ailegatu:

Aldatzera oso erraz ailegatzen da: A15 autobidean (Leitzarango autobidea) Donostiarantz baldin bazoazte, 124 irteera hartu behar duzue, eta 123 Iruñerantz baldin bazoazte. Ondoren, seinaleei jarraitu NA-4018 errepideraino, eta 2 km pasatxo ibilita Aldatzera ailegatuko zarete.

Aurreraxeago ikusiko dituzuen irudiei erreparatzen badiezue, aise antzemanen diozue ibilbidearen zati honi. Zuen bidaia goitik behera planifikatu nahi baduzue, orriaren bukaeran Google Maps-ekin lotuko zaituzten esteka bat aurkituko duzue.

GPS baldin baduzue, GoiENETxEAren koordenatuak hauek dira: X=592839, Y=4762712.

A-15 / Aldatz ibilbidea. Gorriz, NA-4018a.

A-15eko 123 irteera. Iruñerantz baldin bagoaz, 123 irteera Lekunberri igaro eta berehala aurkituko dugu. SHELL gasolingegira iristeko irteera bera da. Hau pasata, eskuinetik segituko dugu goiko igarobideraino. Igarobide edo zubi honetara ailegatzeko, 90ºko bira eman beharko dugu, beraz, komeni da mantso samar joatea, presa handirik gabe.

A-15eko 124 irteera. Donostiarantz baldin bagoaz, Aldazko irteerak autobidea zeharkatzen duen goiko igarobide baterantz eramanen gaitu. Igarobide hau ezkerrean utzi behar da, eta aurrera segitu 100 bat metrotan eta eskuineko bidea hartu (NA-4018).

Aldatz-Etxarri saihesbidea. Seinale bertikalak bidegurutzea baino dezentez lehenago daude, beraz, erne ibili. Aldatzera joateko eskuinerantz jo behar duzue.

Aldatz. Eskuinaldean ikusiko duzuen konbentua igaro eta berehala, ezkerrerantz igotzen den lehenengo bidea hartu behar duzue. Aldapa igo eta txelai batera ailegatuko zarete. Eskuineko etxea da Goienetxea. Jo txirrina ate txikian, eta bertan izanen gaituzue.


Ikusi mapa handiagoa

No hay comentarios: