logelak:

Goienetxeko lau logelek kanpora ematen dute, eta beren leihoetatik paisai ederrak ikus daitezke. Logeletako batek ohatze handia du, eta gainontzeko hiruek bina ohatze (105 cmkoak). Denak daude jantzita altzari erosoekin, eta kolore goxoez apainduta. Logela guziek dute beren komuna (bainuontzia edo dutxarekin), armairua, gau-mahaia eta erradiadorea; eta denek dute ere, beren maindire-jokoak, mantak eta eskuoihalak.











Lehenengo solairura eskailera biribil batetik igotzen da.