sarrera:

GoiENETxEA 1649an egin zuten, edo hori da behinik behin ate nagusiaren gainean jartzen duena. Dena den, 1588ko agiri batean ere egiten da etxe honen aipamena, herrian oraindik zutik dauden beste askorena bezala. Baditu urte batzuk bada, etxe honek. Orain berritua dago erabat, hori bai, jatorrizko itxura ia batere aldatu gabe.

Etxea bitan banatua dago, alde batean jabeak bizi dira, eta bestea landa-etxetarako prestatua dago. Herrian bertan dago, goiko aldean, izenak ongi dioen bezala, eta aurrez aurre ditu herriko landa zabala eta Aralar mendizerra. Erosotasunez, goxotasunez eta estilo landatarrez dago apainduta.

Herria oso ongi komunikatuta dago: 25minutu Iruñera eta 40 Donostiara. Lekunberri ere 2km eta erdira besterik ez dago, eta 19 kilometrora Leitza. Baina, herri honek duen altxorrik preziatuena, bere ingurua da: Aldatz belar-soroz (euntze esaten zaie hemen) eta ohian zabalez dago inguratua. Hemengo gaztainadi, amezti, harizti eta pagadi ederretan, bisitariak aukera paregabea izanen du naturaz gozatzeko.

Fatxada nagusia eta lorategia


Lorategia eta atzean Aralar

Beheko solairuan dugu sukaldea erabat hornitua, egongela eta jangela lurreko suarekin, telebista eta DVDa, haurrentzako jostalekua, eta komuna.

Sukaldea eta jangela

Lehen solairura eskailera biribil batetik igotzen da, eta bertan aurkitzen dira lau logela bikoitz, hiru bina ohekoak (1.05) eta bat ohe handikoa. Bada aukera bi ohe gehiago jartzeko. Sehaska ere bada. Gela guziek dute beren bainugela guziz hornitua.

Ohatze handiko logela

Etxeak badu ere berokuntza zentrala eta lorategia etxe ondoan, mahai eta aulkiekin. Herrian bada frontoia, haur parkea, ostatua eta sagardotegia (garaian).