beheko solairua:

Landa etxera ate nagusitik sartzen da (arkuduna). Ate bikoitz bat igaro ondoren, egoitza zabal batean aurkituko gara; bertan ditugu sukaldea, jangela, egongela eta jostalekua.


Sukaldea eta jangela. Sukaldeak, ohiko tresnez gain, badu ontzi-garbigailua, bitrozeramika, labea, hozkailua, mikrouhin labea, presio-eltzea, irabiagailua, txigorgailua, kafe-makina eta garbigailua. Mahaia handia eta zabala da, 10 lagunentzako nahikoa.



Egongela. Bertan badira lurreko sua, bi besaulki, bi sofa, telebista LCD eta DVDa. Egurra doan da..


Atondoa. Zabala da eta, beraz, oso leku egokia haurrak jostetan ibiltzeko, batez ere kanpoan giro kaskarra dagoenean. Bertan mahai-tenis txiki bat eta hainbat jostailu eta mahai joku daude.

Baloia eta erraketak eta pilotak ere bai, herriko frontoian aritu nahi duenarentzat.